Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Euskal Ligako partidak jokatuko dituzte larunbatean 16:00etatik aurrera, Frontoi Txikin. Hasteko kadeteak ikusi ahal izango dira jokoan eta Etxaniz-Aizpuru bikoteak Adiskideren (Galdakao) aurka jokatuko du. Ondoren, jubeniletan, Otamendi-Murgiondo bikoteak Oizperen (Berriz) kontra jardungo du eta, azkenik, 22 urte azpikoen mailan, LarraƱaga-Uzkudun bikotea Errekarren (Doneztebe) aurka lehiatuko da.
Bestetik, Ilunpek deialdia egin du pilotan jokatu nahi duten haur guztientzat. Entrenamenduak larunbat honetan hasiko dira Frontoi Txikin. 09:00tik 10:00etara 7 eta 8 urtekoekin egingo dute saioa. 10:00etatik 11:00etara 9 eta 10 urtekoekin, eta 11:00etatik 12:00tara 11 eta 12 urte dituztenekin.