Kepa Peñagarikanok jokatuko du eskuz binakako txapelketako final-laurdena igande honetan. Azpeitiko pilotaria Patxi Ruizek eskuineko eskuan izandako lesio batengatik sartuko da txapelketan.
Igandean, otsailak 3, jokatuko du Bengoetxea VI.arekin eta Xala-Pascual bikotea izango dute kontrario gisa. Eibarko Astelena pilotalekuan izango da partida, 18:00etan hasita.
Denera, hamahiru partida aurtengo denboraldian
2007/2008 denboraldian hamahiru partida jokatu ditu Peñagarikanok, denera. Irabazi berriz, sei egin ditu eta zazpi galdu. Igandeko final-laurdeneko partidua aurtengo hamalaugarrena izango du.