Losintxa lehiaketa antolatu du Uztarria Kultur Koordinadorak

Uztarria.eus 2008ko ots. 6a, 19:02

Uztarriaren hamargarren urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien barruan sartzen da

Irabazlea zein den martxoaren 7an jakingo da

Uztarria Kultur Koordinadorak hamargarren urteurrena ospatzeko losintxa lehiaketa antolatu du. Parte-hartzeko, inspirazio edo etorri pixka bat besterik ez da behar eta losintxa hurrengo taberna hauetan jarri dituzten kaxan sartu: Iraurgin, Orkatzen, Korralen, Etxe Zurin, Zuhatzen, Txarrantxan eta Intzen.

Uztarriak larunbat honetan aurkeztuko du 6. Kulturaldia, eta horko ekimenetako bat da aipatutako lehiaketa.

Saritua zein den martxoaren 7an erabakiko da, eta ArgiƱano jatetxean birentzat afaria eta Perlan bi zirkuito irabaziko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide