Oinezkoen ibilgarritasuna hobetuz

kanpoan bizi den azpeitiar bat 2008ko ots. 13a, 15:02

Damaso Azkue etxearen aurrekaldean pibote berde batzuk jarri ditu Udalak

Kotxeak espaloian ez aparkatzea lortu nahi da horrekin

Aurretik ere saiakera bat egin zuten udaletxekoek Damaso Azkue etxearen aurreko espaloian kotxeak aparka ez zitzaten piboteak jartzen.

Denboraren poderioz, ordea, eta kotxeek zapalduz puskatu egin zituztelako banan-banan, guztiak desagertu ziren. Hori dela eta, egunero aurkitzen zen espaloi hori kotxez beteta, eta noski, oinezkoek-eta kotxeen bidetik ibili beharra izaten zuten, are gehiago ume kotxea edo elbarrien aulkiarekin joanez gero.

Horregatik, oso ondo iruditzen zait udaletxeak hartu duen erabakia. Pixkanaka oinezkoen esparruak gehiago errespetatzeko saiakera baita.
Ea inguru horretan kotxeekin egiten diren gehiegikeriak desagertzen joaten diren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide