Lilatoi lasterketarako egun guztiko egitaraua antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2008ko ots. 15a, 18:02

Donostian izango da emakumeen proba, martxoaren 2an, eta Azpeititik 9:00etan irtengo du autobusak, Kirol Batzordeak antolatuta

Lasterketaren ondoren bazkaria egingo dute Parte Zaharrean

Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak egun guztiko egitaraua antolatu du Lilatoia egin behar duten lasterkarientzat. Autobusak 9:00etan irtengo du igerilekutik, Donostiara -hemen izango da emakumeen proba hori, martxoaren 2an-, eta 10:45etik beroketak egingo dituzte Alderdi Ederren, monitorarekin.

Bost kilometro izango ditu Lilatoiak eta, ondoren, Kontxan "bustialdia" egingo dute korrikalariek. 14:00ak aldera bazkaria, Parte Zaharrean, Donostiarra sagardotegian. 18:00tan jarri dute autobusa bueltatzeko.

Izena emateko, otsailaren 18tik 27ra bitartean igerilekutik pasatu edo bertara deitu beharko da, eta prezioak hauek dira:

-Autobusa: 4 euro.
-Autobusa eta dortsala: 10 euro.
-Autobusa, dortsala eta bazkaria: 40,50 euro.

Lilatoiaren 19. edizioa jokatuko da aurten Donostian. Emakumeen lasterketa herrikoi eta aldarrikatzaile hau 1990. urtean sortu zuten, eta urtez urte oihartzun handiagoa hartu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide