Azpeitian %100 natual! ekimena abiatu duten Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasle taldeak Naturaltasunaren Sariak banatu zituen ostiral arratsaldean udaletxean. Horien artean, Mikel Aranburu futbolariak jaso zuen naturaltasunaren sari nagusia, hedabideen aurrean egindako agerraldietan azpeitiarrez "naturaltasunez" hitz egiten duelako.
Aranbururekin batera, denera, hamar pertsonaia ezagun saritu zituzten, "euskaraz naturaltasunez egiteagatik" horiek ere. Hala, Nagore Aranburuk, Kontxu Odriozolak, Mikel Labakak, Alaitz Olaizolak, Iban Garatek, Jokin Urangak, Gurutze Eizmendik eta IƱigo Aranbarrik ere saria jaso zuten.
Denei %100 natual! kanpainan zehar erabili den irudia, jogurt potea oparitu diete sari gisa. Baina sari-banaketa ez zen izan ostiraleko ekimen bakarra. Izan ere, aste guztian zehar kalean ibili da ikasle talde hau azpeitiarrei %100 natual pegatinak itsasten. Hartara, jendearen erreakzioak bideoan jaso eta muntaia eginda aurkeztu zuten ostiraleko ekitaldian.
Larunbatean bertso afaria egin zuten
Kanpainarekin jarraituz, larunbat iluntzean bertso afaria egin zuten Mendizabal jatetxean. Bertsotan, Erniarraitz Bertso Eskolako bertsolariak aritu ziren.