Nerea Etxeberriak lehen postua lortu du Hernaniko LXI. Krosean

Urola Kostako Hitza 2008ko ots. 20a, 10:02

Emakumezkoetan bi azpeitiar izan ziren podiumean; Etxeberriaz gain, Arantza Aldalurrek hirugarren postua lortu zuen

Agustin Jimenez azpeitiarra bigarren sailkatu da gizonezkoen proban

Emakumeen senior mailan podium osoa eskuratu zuten eskualdeko korrikalariek, Hernaniko LXI. Krosean, atzo. Nerea Etxeberria azpeitiarra izan zen lehen sailkatua, atzetik Nerea Amilibia aiarra eta Arantza Aldalur azpeitiarra zituela.

Gizonezkoen mailan, Agustin Jimenez azpeitiarrak bigarren postua eskuratu zuen, Imanol Cruz txapeldunaren ondoren. Lander Zabala zestoarra bosgarren sailkatu zen.

Kadete mailako mutilen artean, Jokin Lete azkoitiarrak lehenengo postua eskuratu zuen eta Jurek Ibarguren azpeitiarra bosgarrena izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide