Saninazioetarako ganadutegiak erabakita

Urola Kostako Hitza 2008ko otsailaren 22a

Palha, El Ventorrillo eta Ana Romero ganadutegietako zezenak ekarriko dituzte

Toreatzaileen artean, Sanchez Vara, Diego Urdiales eta Alejandro Talavante etorriko dira

Azpeitiko Zezenketa Batzordeak erabaki ditu saninazioetan izango diren hiru zezenketetako ganadutegiak: lehen zezenketan Palha (Portugal) ganadutegikoak toreatuko dituzte Sanchez Vara eta Diego Urdiales toreatzaileek; bigarren zezenketan, El Ventorrilloko zezenak ekarriko dituzte; eta hirugarrengoan, Ana Romero (Cadiz, Espainia) ganadutegikoak. Azken ganadutegi horretako zezenak iaz ere toreatu zituzten Azpeitiko zezen-plazan. Talavante Extremadurako toreatzailea etorriko da aurten ere egun horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide