Familia ugariek Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (Kontribuzioan) hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 1etik, eta martxoaren 31n bukatuko da. Udaletik jakinarazi dutenez, "euren jabetzako ondasun higiezinengatik ordaintzen duten kuotaren arabera, OHZn (Kontribuzioan) %50 arteko hobaria jaso dezakete".
Eskaera urtero egin behar da, udaletxeko sarreran. Eskatzeko garaian indarrean dagoen famili ugarien titulua eta Azpeititik kanpoko ondasunik izango balu, haren azken Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da.