Euskal Herria kalean trafikoaren norabidea aldatzea aztertzen ari dira Udaleko arduradunak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ondoan autoentzako aparkalekuak eta zebrabidea egiteko.
Lehen antolaketa bat pentsatuta zuten, baina Euskal Herriako hainbat etxetarako garajeetan autoa sartzeko arazoak daude. Orain, berriro, ordenazioa aztertzen ari dira.