Herenegun Errezilgo Borondegin jokatu zen IV. Erniarraitz sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Saio orekatua izan zen eta bertsoaldi bikainak entzun ziren. 150 lagun sartu ziren aretoan, eta lepo bete zen.
Unai Gaztelumendi añorgarrak egin zuen lehenen, (201,5 puntu); bigarren, berriz, Aritz Garinek (192,5 puntu); Eneritz Artzallus (192) errezildarra hirugarren izan zen, eta Nekane Zinkunegi (186,5) herrikideak jarraitu zion sailkapenean; bosgarren Beñat Iguaran (186) izan eta seigarren Maddi Gallastegi (172,5) zumaiarra.
Finalistak
- Alaia Martin (Oiartzun)
- Unai Gaztelumendi (Añorga)
- Hodei Iruretagoiena (Zarautz)
- Maialen Velarde (Zumaia)
- Aitor Urbieta (Zarautz)
- Arnaitz Lasarte (Hernani)