Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du. Bertan, Euskal emakumeen etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dagoela dio eta egoera antidemokratiko batean bizitzera behartuak daudela.
"Familia eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman eredu bakar eta nagusi bezela agertzen zaigu. Sexuen arteko botere harremanak emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredu dira" adierazi du Bilgune Feministak. Euskal emakumeak beraien alternatiba eraiki behar dutela esan dute "emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz, anitz eta askeak".
Datorren apirilaren 12 eta 13rako IV. Jardunaldi feministak antolatu dira eta hainbat eztabaida eta mahai inguru izango dira bertan.
Bestalde, martxoaren 8ko testu inguruan, Zine Melita, emakume kurduaren hitzaldia izango da, beste hainbat ekimenen artean. Bilguneak bere aldetik, herritar guztiei parte hartzeko deia egin die.
Aste feministako egitaraua
Martxoak 3tik 5era
Erakusketa: Emakume artistak. 17:30etatik 19:30 etara Betharran Aretoan.
Martxoak 4, asteartea
Zine Melita emakume kurduaren hitzaldia 20:00etan Sindikatu zaharrean.
"Gilaneh" filma 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Martxoak 5, asteazkena
Emakume gazteen Batzarra. 20:00etan Gaztetxean.
Martxoak 6, osteguna
"La soledad" filma. 21:00etan Betharram Aretoan. Zineklubekoen eskutik.
Ikastetxeetan Bideo emanaldia jolas denboran.
Martxoak 7, ostirala
Ikasleen konzentrazioa. 12:00 etan barianteko rotondan.
Martxoak 8, larunbata
Manifestazioa eta ekitaldia 19:30ean plazan.
III. Txotx feminista 21:00etan Berdura plazan.
Botata
taldearen animazioa kaleetan zehar.