Larretxea eta Atutxa garaile Urrezko Aizkoran

Uztarria.eus 2008ko mar. 3a, 14:03

Finala, Arrospide eta Iñaki Aierberen aurka jokatu zuten larunbatean Izarraitz pilotalekuan

Azkeneko probara irabazleak 20 segunduko aldearekin iritsi ziren

Donato Larretxea ea Aitzol Atutxa izan ziren garaile Urrezko Aizkora proban. Apustuaren hasiera, Arrospide eta Aierbek aurre hartuz hasi zen. 45 ontzako enborra ebakitzea zen helburua, ahalik eta kolpe gutxienetan, eta 36 nahikoa izan zituzten. Aurkariek baino kolpe bat gutxiago.

Hortik aurrera, proba guztietan garaile izan ziren Nafarrak. 80 ontzako enborra zutik mozteko proban, gipuzkoarrek aurre hartzeko aukerak bazituzten baina ez zen horrela izan.

Azkeneko proban bi kanaerdiko, bi ontzako eta bi oinbiko moztu behar zituzten bikote bakoitzak eta 20 segunduko aldearekin iritsi ziren Larretxea eta Atutxa proba honetara. Aurretik irabazle nor izango zen susmoa izan arren, hor erabaki zen nork eramango zuen Urrezko Aizkora. Lan guztiak burutzeko, bost izan ziren guztira, 30 minutu eta 37 segundo behar izan zituzten Larretxea eta Atutxak eta 32 minutu eta 38 segundo, berriz, Arrospide eta Aierbek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide