Sokamuturreko argazki lehiaketan Iñigo Korta izan da irabazlea

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 4a, 09:03

Bihar, asteazkena, banatuko dituzte XXIX. Juan Antxieta Argazki Lehiaketako sariak

.19:00etan hasiko da sari banaketa, Betharramdarretan

XXIX. Juan Antxieta Argazki Lehiaketako irabazleak zein diren erabaki du Azpeitiko Argazki Elkarteak: Iñigo Kortaren Hau dek ipurtzulokoa... izenburua duen argazkiari emango diote lehen saria.

Inauterietan sokamuturra gaitzat hartuta antolatzen duten argazki lehiaketako irabazleak ostiralean erabaki zituzten. Epaimahaia Imanol Eliasek, Xabier Brizek eta Angel Olabarriak osatu zuten. Sariak, bihar banatuko dituzte, 19:00etan, Betharramdarretan. Aldi berean argazki erakusketa ere zabalduko dute lehiaketan parte hartu duten irudiekin. Erakusketa hilaren 19 arte izango da zabalik.

.18 parte-hartzaile

.18 parte-hartzaile izan ditu argazki lehiaketak, eta guztira 108 argazki aurkeztu dituzte. Kortaz gainera, beste irabazleak Alberto Beloki, Joxe Ramon Larrañaga, Igor Froilan, Jexux Artola eta Iñaki Aranburu izan dira.

Sokamuturrari lotutako irudiak zuri beltzean aurkeztu behar izan dituzte eta koloretan, berriz, Inauterien giroarekin lotutakoak. Denak ikusteko aukera izango dabihartik hilaren 19ra bitartean, Betharramdarretan: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide