Bagera Jubilatuen Elkarteak (lehen Aitonena) abesbatza herrikoia antolatu nahi du. Horretarako gaur batzarra deitu du, 19:00etan, Bagerako bilkura aretoan (Aitonena I-en). "Abesbatza parte hartu nahi duten herritar guztientzako irekia da eta ekimena antolatzen lagundu nahi dutenek gaurko bilerara azaldu besterik ez dute, proposamenak-eta egiteko".
Abesbatzak herriko kaleetan abestuko luke eta helburua euskal kantak sustatzea du. "Lehen hainbeste kantatzen ziren kantak abesteko asmoarekin abiatu nahi dugu ekimena", diote.