Abstentziora deituz manifestazioa gaur, osteguna

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 6a, 10:03

Argazkian, manifestazioaren ondoren egin zuten ekitaldia.

19:00etan herriko plazatik abiatuko da manifestazioa; ondoren, ekitaldia izango da, plazan bertan

Azpeitiko ezker abertzaleak ekimen horretan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei

Azken albistea (08/03/07-12:00): "Abstentzio aktiboaren aldeko aldarria" egin zuten manifestazioaren ondorengo ekitaldian

Azpeitiko ezker abertzaleak martxoaren 9an izango diren Espainiako hauteskundeetarako "abstentzio deia indartzeko borroka eguna" deitu du gaurko (martxoak 6, osteguna). Hala, 19:00etan herriko plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute, eta bukaera ekitaldia izango da plazan bertan.

“Azpeitiko ezker abertzaleak ekimen horretan parte hartzeko deia egiten die azpeitiar guztiei, salbuespen egoeraren aurrean abstentzioa aldarrikatzeko”, azaldu dute manifestaziora joateko deia eginez.

Azken albistea (08/03/07-12:00): "Abstentzio aktiboaren aldeko aldarria" egin zuten manifestazioaren ondorengo ekitaldian

Atzo (martxoak 7, osteguna) mobilizazio eguna deitua zuen ezker abertzaleak Euskal Herri osoan. Hala, Azpeitian manifestazioa egin zuten iluntzeko zazpietan abiatuta. Ehun lagunetik gora izan ziren manifestazioan. Gero, ekitaldia egin zuten udaletxe azpian. Bideo emanaldiak, txalaparta eta bertsoek osatu zuten ekitaldia. Martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetan, "abstentzio aktiboaren aldeko aldarria" egin zuten ekitaldian, "salbuespen egoerari stop esateko garaia" dela argudiatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide