Auto bat kiskali da bart Azpeitian, lau zaborrontzi erre ondoren

Uztarria.com 2008ko mar. 7a, 10:03

Zaborrontzien inguruan zegoen autoa kiskalita geratu da.

Beste kotxe batek ere kalteak izan ditu, arinagoak; gaur (ostirala) 4:40an piztu da sutea

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, nahita eragindakoa izan den jakiteko

Lau zaborrontzi erre dira gaur (ostirala) goizean Azpeitian, eta han inguruan zegoen auto bat kiskalita geratu da; beste kotxe batek kalte arinagoak izan ditu.

Loiolako etorbidean izan da sutea —4:40an piztu da—, eta oraindik ez dakite nahita eragindakoa izan den edo ez. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide