Ertzainek alkatea jo dute elkarretaratze bat desegitean

Uztarria.eus 2008ko mar. 9a, 19:03

Ertzainak eta Iñaki Errazkin alkatea, gaur (igandea), Harzubian.

Ezker abertzaleak bilkura egin nahi izan du gaur (igandea) Espainiako hauteskundeen aurrean protesta adierazteko, eta Ertzaintzak galarazi egin dio

Hasieran plazan egin nahi zuten, eta gero Harzubian saiatu dira; hemen gertatu da iskanbila

Ertzainek gaur (igandea) eguerdian Iñaki Errazkin alkatea jo egin dute, Harzubian, ezker abertzalearen elkarretaratze bat desegitean.

Espainiako hauteskundeak direla-eta protesta ekimena egin nahi zuen ezker abertzaleak, hasieran plazan. Han ziren ertzainak eta hauek esan diete plazan ezin zutela bilkurarik egin, udaletxean hauteskunde mahaia dagoelako. Elkarretaratzea egiten bazuten, kargatu egingo zutela adierazi die Ertzaintzak.

Handik Harzubiara joan dira 50 bat lagun, eta elkarretaratzea hasi dute. Ertzainak hara ere azaldu egin dira. Ezker abertzaleko kide bat kontzentrazioko argazkiak ateratzen ari zela, ertzainek heldu eta furgoneta aldera eraman dute. Orduan Errazkin alkatea ertzainei azalpenak eskatzera joan da, kontzentrazioko lagunak poliziei builaka hasi dira, eta Ertzaintzak sakabanatu egin du bilkura, kolpeka; alkatea bi aldiz jo dute aurpegian eskudoarekin.

Argazkiak ateratzen ari zen kidea, indentifikatu ondoren libre utzi dute ertzainek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide