EAJ izan da gaur (igandea) alderdirik bozkatuena Espainiako hauteskundeetan Azpeitian. Botoen %100 dago zenbatuta, eta EAJk %55,54 bildu du. Duela lau urte %55,01 lortu zuen, baina oraingoan 900 boto gutxiago izan ditu.
Abstentzioa da eguneko beste datu nabarmena herrian: %50,8koa; ezker abertzaleak (Batasunak, EHAK-k, EAE-ANVk...) abstentziorako dei egin du. 2004an ezker abertzaleak Bergarako ekimena deitutakoaren bidez autodeterminazioaren aldeko botoa eskatu eta, esaterako, Azpeitian botoen %17,21 lortu zuen; dena dela, Espainiako Justiziak boto haiek baliogabe jo zituen. 2004an abstentzioa %25,59koa izan zen (2.874 lagunek ez zuten eman botorik). Baliogabeak eta hori zenbatuta, denera %42,8koa litzateke abstentzioa duela lau urte. 2000an, berriz, Batasunak abstentzioaren alde egin zuen, eta herrian denera %48,51koa izan zen.
EAJk bigarren alderdirik bozkatuenari alde handia atera dio. Eta hau da beste datu azpimarragarri bat: PSE-EE izan da bigarrena, %15,89 lortuta. EAk %12,76 lortu du.
Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian
EAJ. 2.937 boto (%55,54).
PSE-EE. 840 (%15,89).
EA. 675 (%12,76).
PP. 342 (%6,47).
Aralar. 319 (%6,03).
EB. 120 (%2,27).
Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).
Abstentzioa. %50,8
Baliogabeak. 63 (%1,15).
Txuriak. 121 (%2,21).
Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian
Boto ofizialak kontuan hartuta.
EAJ. 3.807 boto (%55,01).
EA. 1.336 (%19,31).
PSE-EE. 529 (%7,64).
Aralar-Zutik. 450 (%6,5).
PP. 443 (%6,4).
IU-EB. 246 (%3,55).
Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).
Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).
2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian
Batasunak abstentzioa eskatu zuen.
Abstentzioa. %48,51.
Azpeitian 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztiak emaitzak hemen
Espainiako gaurko hauteskundeez informazio gehiago: Berria eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa