Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Jubenilen mailako Lan Mobel taldeko Mikel Elorzak hirugarren egin zuen Javier Gallastegiren Oroimenezko txirrindulari lasterketan, larunbatean, Eibarren. Lehen postua Elorriaga taldeko Illart Zuazubizkarrek egin zuen. Zazpigarren eta zortzigarren postuetan, berriz, Lan Mobeleko Beñat Mendiak eta Ion Iriartek bukatu zuten.
Lasterketa hasi eta berehala ihes egiten ahalegingu ziren Agirre (Lan Mobel) eta Ugalde anaiak (Andoaingo), baina Itziarko mendatean tropelak harrapatu zituen. Gero, bost laguneko talde batek ihes egin zuen eta Eibarrenaino heldu ziren. Esprint luze baten ondoren, Elorzak hirugarren postua lortu zuen. Mendia eta Iriarte eskutik helduta helmugaratu ziren.
Kadeteek, 53 kilometroko XVIII. Zarauztarra Sarian korritu zuten, larunbatean. Michelin taldeko Alain Gonzalezek irabazi zuen eta Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Corrugados taldeko Iker Zabalak 32. egin zuen; irabazleak ordubete eta hogeita lau minutuko aldea atera zion lehen azpeitiarrari.