Sua piztu da Erdi kaleko etxebizitza batean

Urola Kostako Hitza 2008ko mar. 13a, 13:03

Suhiltzaileek berehala hartu dute kontrolpean sua.

Suhiltzaileek kontrolpean dute dagoeneko eta zauriturik ez da izan

Zirkuitu labur edo kortozirkuitu batek eragin du ezbeharra

Erdi kaleko 22. atariko bigarren solairuan sua piztu da gaur (osteguna). Plantxa piztuta egon eta zirkuitu laburra (kortozirkuitua) gertatu da. Plantxaren ondoan, arropaz betetako otarra bat zegoen eta su hartu du. Gelako ateak itxita zeudelako sua ez da zabaldu etxe osoan eta indarra ere ez du hartu, suhiltzaileen esanetan. Kontrolpean dute sua suhiltzaileek.

Antza denez, udaltzainak saiatu dira aurreneko unean etxebizitzara sartzen, baina ke asko zegoela-eta azkenean suhiltzaileei deitu behar izan diete.

Sua piztu den unean inor ez zegoen etxebizitzan eta ez da zauriturik izan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide