Gazte Topagunera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2008ko mar. 17a, 13:03

Ostiralean 8:00etan aterako da Etxe-Zuri aurretik; dagoeneko 30 lagun inguruk izena eman dute

Gaur, astelehena, batzar informatiboa egingo dute, 19:00etan Gaztetxean

Lezon (Gipuzkoa) izango da aurten Gazte Topagunea eta martxoaren 21ean hasi eta 24an bukatuko da. Azpeitiko hainbat gaztek Gazte Topagunearen aurkezpen festa egin zuten joan den hilean herrian eta, orain, Lezora joateko autobusa antolatu dute.

Ostiralean 8:00etan aterako da autobusa Etxe-Zuri aurretik eta dagoeneko 30 lagun inguru daude apuntatuta. Izen-emateko orria Orkatz tabernan dago. Autobuserako izen-ematez gain, Topagunerako bonoak ere salgai daude Orkatzen bertan.

Gaur, astelehena, batzarra

Gaur, astelehena, Lezora joan behar dutenen artean batzar informatiboa egingo dute. Gazte Topaguneko egitaraua, eskaintza, egongo diren zerbitzuez eta eraman beharrekoez hitz egingo dute, besteak beste, gazteek. Gaztetxean egingo dute batzarra eta 19:00etan izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide