Sanjosetako Trikiti Jaialdia

Uztarria 2008ko mar. 17a, 14:03

Trikitixa indartzeko eta hedatzeko asmoarekin, igandean, hilak 16, ospatu zuten Sanjosetako Trikiti Jaialdia Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurten Aristerrazu trikiti plaza (Aia) omendu dute jaialdian eta bideo honetako kanta ere plaza hari eskainitakoa da. Eneko Etxabe da trikitilaria eta Oihane Irastorza, berriz, panderoa. Izarraizko jaialdian jotako pieza da bideokoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide