Larunbatean aurkeztuko dute mendi lasterketa

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 2a, 12:04

Maiatzaren 11n izango den lasterketaren ibilbidea ezagutzeko igandean mendi irteera antolatu dute

Igandean ibilbidea ezagutzeko mendi irteera antolatu dute

Maiatzaren 11n Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu duen Izarraizko mendi lasterketa larunbatean aurkeztuko dute, 12:00etan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean. Izarraitz mendikatean zehar egingo den mendi lasterketa Euskal Herriko Mendi lasterketen koparen barruan sartu du Euskal Mendi Federazioak.

Igandean ibilbidea ezagutzera

Dagoeneko mendi lasterketaren ibilbidea markatu dute mendizaleek eta jende asko ari da entrenatzen. Igandean ibilbidea ezagutzeko mendi irteera antolatu dute Lagun Onak-ekoek, 08:00etan herriko plazatik irtenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide