Pello Elorza da Azpeitiko EAJko lehendakari berria

Uztarria.eus 2008ko api. 7a, 13:04

Pello Elorza.

Alex Etxeberria izan da azkeneko lau urtean Uri Buru Batzarreko presidentea

Udal Euskara Patronatuko langilea da Elorza

Aldaketak izan dira Azpeitiko EAJko lehendakaritzan, eta orain Pello Elorza da bertako Uri Buru Batzarreko presidente berria, uztarria.com-ek jakin duenez. EAJko estatutuen arabera, bi urterako hartu du kargua hark, gero ere bertan segitzeko aukera izango duen arren.

Alex Etxeberria izan da azkeneko lau urtean lehendakari.

Uztarria.com-ek biekin hitz egin du, eta biek ez dute baloraziorik egin nahi izan. "Ohiko prozedurari jarraituz" izan da aldaketa, haien esanetan.

Udal Euskara Patronatuko langilea da Elorza —bertako lehendakaria ere izan zen—. 49 urte ditu, EAJko afiliatua da eta maiz azaldu izan da udal hauteskundeetan jeltzaleen zerrendatan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide