Joan den ostiralean, hilak 4, zozkatu zituzten Etxebeltz-Izarrako eremuan eraikiko dituzten Babes Ofizialeko 154 etxebizitza. Orain, zozketako onuradunak, alegia, etxea tokatu zitzaienak, informazio eske Azpeitia Lantzenera jotzen ari direla azaldu dute Udaletik. Eskari horri erantzuteko asmoarekin irekiko dute arreta gunea. Zerrendak udaletxeko beheko solairuan jarrita daude jada eta Azpeitia.net-en astearte arratsaldez edo beranduenez azteazken goizez ikusi ahal izango direla jakinarazi dute Udaletik.
Azpeitia Lantzenek Sindikatu Zaharrean duen bulegoan bertan eskainiko dute arretarako zerbitzua. Astearte, asteazken eta ostegunetan egongo da zabalik, 18:00etatik 19:00etara.