Ikasberri taldeko pilotariak Udaberri Sariko finalean izango dira

Uztarria.com 2008ko api. 9a, 13:04

Argazkian, goian,Iosu Eizagirre eta Andoni Arandia pilotariak eta behean, Axier Egiguren eta Igor Juaristi.

Axier Egiguren Bikutze eta Igor Juaristi ariko dira

Finalak igandean jokatuko dira Donostian, Altzan

Axier Egiguren Bikutze eta Igor Juaristi Ikasberri Azpeitiko Ikastolako taldeko pilotariek pala motzeko lehen mailan Udaberri Sariko finala jokatuko dute igandean Donostian, Altza auzoan.

Imanol Etxeberria pilotariak ere jokatu ditu lehia honetan partida batzuk, eta Bikutzerekin batera Gravn saria jokatzen ari da orain. Finala Gipuzkoako klubetako beste bederatzi bikoteren kontra jokatuko dute igandean.

Bigarren mailan, Iosu Eizagirre eta Andoni Arandia ere finalean izango dira. Bi pilotariek paleta larruz jokatzen dute bigarren mailan, eta beste zazpi bikoteren aurka lehiatuko dira finalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide