Elkartasun Astea Iraurgi Ikastetxean

Iraurgi Ikastetxea 2008ko api. 10a, 13:04

Iraurgi ikastetxeak, 2006/07 ikasturtetik hasita Dominikar Errepublikako Bohechio herrian solidaritate proiektu bat du. Proiektu honen helburu nagusia haurren elikadura programa da

Ikastetxean orain arte antolatutako ekintzen bidez eta kanpoko laguntzen bidez jasotako dirulaguntzarekin, dagoeneko ari dira hobekuntzak egiten.

Iraurgi ikastetxeak, 2006/07 ikasturtetik hasita Dominikar Errepublikako Bohechio herrian solidaritate proiektu bat du.

Proiektu honen helburu nagusia haurren elikadura programa da, hori baita egungo arazo nagusiena bertan. Alderdi hori landu ahala, haur eta amentzako heziketa programa burutuko da eta pixkanaka herriaren garapen orokorra sustatu nahi da.

Ikastetxean orain arte antolatutako ekintzen bidez eta kanpoko laguntzen bidez jasotako dirulaguntzarekin, dagoeneko ari dira hobekuntzak egiten. Horregatik, ikastetxeko partaide guztiei nahiz herriari proiektuaren eta bertako egoera eta hobekuntzen berri emateko elkartasun astea antolatu du.

Aste guztian zehar ekintza desberdinak izango dira eta baita argazki erakusketa bat ere. Jarraian duzue egunez egungo programa.

Iraurgi ikastetxea-Elkartasun astea

Data: Apirilaren 14tik 18ra

Leloa: Begirada baten atzean, mundu bat aurkitu!

Eguna. Ordua. Ekintza

Astelehena 18:15 Argazki erakusketaren inaugurazioa.

Asteartea 19:00 Hitzaldia: Elkartasunaren aurpegia Dominikar Errepublikan.

Asteazkena 19:00 Iraurgiko ikasleen musika eta dantza elkartasun emanaldia.

Osteguna 19:30 Afari solidarioa.

Ostirala 20:00 Astearen amaiera, argazki erakusketaren itxiera.

Argazki erakusketa

Astelenik ostiralera: egunero izango da ordutegi honekin: 17:30 – 20:00.

Ekintza guztiak Betharrameko aretoan izango dira

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide