Ziklomotorren azterketa egin ahalko da hilaren 23an

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 14a, 11:04

Ziklomotorren derrigorrezko azterketa teknikoa herrian egiteko aukera izango da datorren

Apirilaren 23an eskainiko dute zerbitzua, goizez

Ziklomotorren derrigorrezko aldizkako azterketa egiteko IAT estazio mugikorra apirilaren 23an Azpeitian izango dela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Urola Kalearen 6.ean kokatuta dagoen Udal Biltegian jarriko dute azterketa egiteko aukera, 09:00etatik 14:00etara.

Ziklomotorren nahitaezko azterketa tekniko hau lehen matrikulazioaz geroztik hiru urte betetako ibilgailuek egin behar dute. Herrian bertan azterketa egiten ez duenak, Azpeititik kanpo dauden IAT estazio finkoren batean egin beharko du.

Dekretuz araututako neurria

"Ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duen urriaren 14ko 2042/1994 Errege Dekretuak (Ekainaren 9ko 711/2006 Errege Dekretuak aldatu du dekretu hori) agintzen duenez, 2007ko martxoaren 21etik aurrera derrigorrezkoa izango da ziklomotorrei aldizkako azterketa teknikoa egitea", eman du jakitera Udaltzaingoak.

"Aurrekoa betez, 2007ko martxoaren 7an argitaratutakoa da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko otsailaren 13ko agindua, eta hor ezartzen zenez, EAEn ibiligailu horiek 2007ko apirilaren 1etik aurrera hasi behar zuten nahitaezko azterketa hori pasatzen", gaineratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide