Agirreri irabazita, Irujo izango du kontrario Peñagarikanok asteburuan

Uztarria.eus 2008ko api. 14a, 12:04

Imanol Agirreri 12 eta 22 irabazi zion Beizamako pilotariak eta Buruz Buruko Txapelketan final-zortzirenetara sailkatu da

Ostiralean Juan Martinez de Irujo izango du kontrario, 22:00etan Donostiako Atano III.ean

Kepa Peñagariko Beizamako pilotariak Buruz Buruko Txapelketan aurrera egitea lortu du. Atzo (apirilak 13, igandea) Imanol Agirreri 12 eta 22 irabazi zion partida Eibarko Astelena pilotalekuan.

Peñagarikanok sasoi onean dagoela erakutsi zuen atzoko partidan. Beizamako pilotariak partida hasieratik hartu zuen mendean Agirre eta saketik zortzi tanto ere egin zizkion.

Datorren ostiralean Irujoren kontra

Agirreri irabazita, final zortzirenetarako sailkatu da Peñagarikano eta datorren asteburuan, Juan Martinez de Irujo izango du kontrario. Peñagarikanok "partida irabazteko aukerak" badituela adierazi zuen atzoko partida bukatu ostean. Joan den asteartean uztarria.com-en egindako elkarrizketa digitalean ere "Irujoren kontra orain bi urteko errebantxa irabazteko gogoz" dagoela azaldu zuen.

Ostiralean izango da partida Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 22:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide