Ikasberri Kirol Elkartea pilotako bi modalitatetan saritua

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 15a, 10:04

Goiko argazkian, Ikasberri Kirol Elkarteko Imanol Etxeberria eta Igor Juaristi. Beheko argazkian, Josu Eizagirre (ezkerretik aurrena) eta Andoni Arandia (eskuinekoa) Ikasberri Kirol Elkartekoak oiartzuarrekin.

Ikastolako kirol elkarteko pilotariek zorterik ez dute izan eta paleta larruko nahiz pala motzeko finalak galdu egin dituzte

Altzan (Donostia) jokatu zituzten Udaberri Sariko partidak

Igandean Donostian, Altzan, Udaberri Sariko paleta larruko eta pala motzeko finalak jokatu dituzte hainbat klubetako pilotariek. Ikasberri Kirol Elkartekoak ere lehian jardun dira, eta bi modalitate horietan bigarren klub onenaren sariak jaso ditu Ikastolako kirol elkarteak.

Paleta larruko bigarren mailan eta pala motzeko lehen mailan jokatu zuten Ikasberriko pilotariek zorte txarra izan zuten, finala galdu eta bigarren gelditu baitziren.

Paleta larruko bigarren mailan Ikasberriko Josu Eizagirrek eta Andoni Arandiak oiartzuarren kontra jokatu zuten. "Borroka handiko partida" jokatu ostean, 35-27 emaitzarekin galdu zuten.

Pala motzean

Pala motzeko lehen mailako finala Ikasberriko Imanol Etxeberriak eta Igor Juaristi pilotariek jokatu zuten Altzako Kirol Elkartekoen aurka. Bikote horrek ere galdu egin zuen norgehiagoka, 40-19 emaitzarekin. Ikasberrikoen esanetan, "emaitzak kontrakoa ematen badu ere, partida oso borrokatua eta polita izan zen".

Pilotako finalak ikustera joanda jende asko izan zen Altzako pilotalekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide