Larunbatean Hernanin Txistulari Gazteen Txapelketa jokatu zen, eta 12 urtez azpikoen mailan Alain Sorazu eta Iñaki Azpeitia azpeitiarrak lehen hiru irabazleen artean sailkatu ziren, Beñat Vicario donostiar txitulariarekin batera. Herriko bi irabazleak, Sorazu eta Azpeitia, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak dira.
Ikasle ohiekin bilera
Juan Antxieta Musika Eskolaren 25. urteurrena dela eta, ikasle ohiekin bilera deitu dute Musika Eskolan, ostiralean, 19:00etan. "Ikasturte amaierako jaialdi berezia antolatzen ari gara eta bertan ikasle ohiek parte-hartzea nahi dugu", jakinarazi dute Juan Antxietakoek.