Sailkapeneko aurrenari 0-2 irabazi dio Lagun Onak-ek

Urola Kostako Hitza 2008ko apirilaren 15a

Azpeitiko lehen taldea gero eta aurrerago dago sailkapenean eta maila igotzeko aukera gehiago ditu

Hurrengo partida etxean jokatuko du, Amorebietaren kontra

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak 0-2 irabazi dio Zallari, sailkapeneko aurrenari. Azpeitiko lehen taldea gero eta aurrerago dago sailkapenean, eta maila igotzeko aukera gehiago ditu.

Hurrengoa Amorebietaren kontra

2007-08 denboraldia bukatzeko sei partida falta dira eta hirugarren dago Lagun Onak, laugarren dagoen Zamudiorekin puntutara berdinduta: 55 puntu. Datorren partida Amorebietaren kontra jokatuko du etxean; aurreko itzulikoan 1-2 irabazi zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide