Joan den astean eman zuen jakitera Udalak Perez Arregin espaloi berria egingo zutela. Orain, berriz, lan horietan aldaketa batzuk izango direla jakinarazi du. Aurreikusitakoa baino espaloi zabalagoa egingo dute azkenean: 2,15 metrokoa beharrean, 2,55ekoa.
Espaloi berria egiteko lanak hastean, alboko etxebizitzatik zintzilik farolak jartzeko, teknikoki, eragozpenak ikusi zituzten eta hori dela eta hartu dute erabakia. Ondorioz, farolak espaloian jartzea erabaki dute eta horregatik egingo dute zabalagoa.
Aldaketa gehiago
Farolekin batera, pibotak ere jarriko dituzte. Hala, aparkalekuak beste aldean bakarrik antolatuko dituzte. Udalekoen esanetan, lan horiek "dimentsio elegantea" emango diote eremuari eta Soreasun egingo duten proiektuari begira "lotura egokia" izango da.