Emakumeen III. Futbol 7ko Txapelketa antolatu dute herrian

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 17a, 11:04

Txapelketaren helburu nagusia emakumeak futbolera hurbiltzea eta kirola egitea dela esan dute

Aurreko bi urtetan txapelketak izandako "arrakasta" errepikatu nahi dute

Emakumeen III. Futbol 7ko Txapelketa antolatu dute, eta ekainaren 21ean hasiko da. Antolatzaileen helburua, "neskak edota emakumeak futbolera hurbiltzea, eta lehia alde batera utzita, lagunartean kirola egitea da".

Aurreko bi urtetan txapelketak izandako "arrakasta" errepikatu nahi dute oraingo honetan ere. Hori lortzeko, berrikuntza batzuk gehitu dituzte antolakuntzakoek: "Besteak beste, bi mailatan banatuta jokatuko dira partidak; izena internetez emateko aukera izango da eta txapelketako partidak musikarekin girotuta jokatuko dira".

Txapelketako partidak ekainaren 21ean, 28an eta uztailaren 5ean jokatuko dituzte. Bi mailatan banatuta jokatu dute izena ematen duten taldeek: Superliga da bat eta Erregionala da bestea. "Bi maila hauen helburu nagusia ondo pasatzea da, baina bakoitzak bere ezaugarriak izango ditu. Superligan, maila altuko taldeak sartuko dira (edozein kiroletan dabiltzanak edo ibilitakoak); eta Regionalean, berriz, txapelketan parte hartu eta futbola probatzea nahi dutenak, futbola edo kirola asko egin ez dutenak".

Lehiaketan parte hartzeko izena maiatzaren 26a baino lehen eman behar da eta horretarako eskualdeko hainbat herritan tokiak zehaztu dituzte.

Txapelketan izena emateko

  • Epea.Izena maiatzaren 26a baino lehen eman behar da.
  • Ordaindu beharrekoa.Taldeko 60 euro. Dirua, txapelketa hasi aurretik deituko duten bileran edo aurreneko partidan ordaindu behar da, ez izena emateko orduan.
  • Mailak.Bi maila daude: Superliga da bat eta Erregional maila bestea. Zein mailatan jokatuko duten izena ematerakoan aukeratu beharko dute parte-hartzaileek.

Tokiak

  • Azpeitian:Oinatzen, Zuhatzen eta Orkatzen.
  • Azkoitian:Zurten eta Deanen.
  • Zumaian:Metron.
  • Zarautzen.Jantziber arropa dendan.
  • Orion:Unar tabernan.
  • Posta elektronikoz. lagunonakneskak@hotmail.com helbidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide