"Topagunearen lana bultzatzeko" bertso saioa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2008ko api. 21a, 11:04

Erniarraitz Bertsozale Elkartekoak larunbateko prentsaurrean.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak presoen alde antolatutako saioa hilaren 25ean izango da, Izarraitz pilotalekuan

Sarrerak aldez aurretik 6 euro kostako dira; leihatilan 8 euro

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertso saio "berezia" antolatu du hilaren 25erako, Azpeitian. Dagozkien eskubideen jabe Euskal presoak Euskal Herrira lelopean izango da, eta bi helbururekin antolatu dute: "Batetik, euskal presoek eta iheslariek, eta haien etxekoek bizi dituzten bizi-baldintza gogorrak arintzeko, Topaguneak egiten duen lanari geure bultzada emateko; eta, bestetik, bertsozaleei bertsoez gozatzeko aukera paregabea eskaintzeko".

Elkartasuna beraiek dakiten bezala azalduko dutela diote bertsozaleek, "bertso saioa antolatuta". "Lekuona zenak zioen bezala, bertsolaria herriaren ahotsa izan bada, hori erabili nahi dugu euskal presoen egoera larria salatzeko; kontzientzia horrekin dago antolatuta saioa".

Saioan bildutako dirua Presoen Aldeko Topagunearentzako izango da. Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera eskualdeko hainbat herritan jarri dute, baina saioa hasi aurretik ere Izarraitz pilotalekuko leihatilan eskuratzeko aukera izango da.

Bertso saioa

  • Noiz eta non? Ostiralean, 22:30ean, Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan.
  • Bertsolariak.Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Imanol Lazkano, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro.
  • Aurkezlea.Laxaro Azkune.
  • Sarrera.Aldez aurretik erosita 6 euro eta leihatilan 8 euro.
  • Sarrerak aldez aurretik non? Azpeitian Orkatz, Txarrantxa, Jim Clark eta Amaian; Azkoitian Xakela eta Zurt-en; Zestoan, Koioten; Zumaian, Inpernupen; Getarian, Arralden eta Zarautzen, berriz, Arranon

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi) Mureten (Frantzia) preso, 350 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Poisin (Frantzia) preso, 950 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Garikoitz Etxeberria. (Kafe) Bonxen (Galizia) preso, 665 kilometrora. 2007ko otsailean atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- "Iñaki Etxarte":http://www.uztarria.com/albistiek/1135674205. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide