Iraurgi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek, atzo, apirilak 23, liburuaren eguna zela eta, Azpeitiko Udal Liburutegia bisitatu zuten. Gaur, osteguna, berriz ere bisitan joango dira liburutegira.
Bisita honen helburua Udal Liburutegia ikusi eta bere funtzionamendua ezagutzea izango da, ikasleengan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz.
Baita 2.mailako ikasleek ere Guraso elkartearen laguntzarekin, atzoko eguna ospatuz, liburu baten oparia jaso zuten.
Guztiak irakurketaz goza dezatela.