Sei adin txikiko zauritu ziren atzo, igandea, Oñatz bidean izandako auto istripuan, eta haietako hiru larri daude. Ezbeharra 16:30ak aldera gertatu zen. Antza denez, Garin baserriaren inguruan, autoak errepidetik irten eta malkar batetik behera joan zen.
Autoan 13 eta 16 urte bitarteko bost gazte zihoazen eta bostak zauritu ziren. Osakidetzaren helikopteroan eraman zituzten Barakaldoko ospitalera.
Gazteak Azpeitikoak eta ingurukoak dira.
Azkeneko albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil
Istripuaren zergatiak argitzeko Ertzaintza lekuko bila dabil eta ezbeharraren inguruan inork datu argigarririk balu Azkoitiko Ertzainetxeko Argiketa sailarekin harremanetan jartzeko eskatu dute (943 083780).
Bestalde, Ertzaintzak lehen hipotesietan adin txikiko bost lagun zihoazela esan badu ere, orain, autoan sei zihoazela baieztatu du.