Atzo, asteartea, jaso zituzten, Iñaki Errazkin eta Juan Carlos Arellanoren eskutik, Bagerako mus, tute eta puntto irabazleek merezitako sariak.
Irabazleak, Josefa Arriaran eta Celestina Etxezarreta izan ziren punttoan, Tomas Mateos eta Jose Rayo tutean eta Gloria Odriozola eta Lucio Amenabar musean. Hauek sari gisa, txapela, plaka bat eta afaria irabazi zituzten.
Bigarren geratu zirenak berriz, Karmen Loinaz eta Gabriela Unanue izan ziren punttoan, Diego Mateos eta Juan Granados tutean eta Mauricio Gogorza eta Julian Lapeira musean. Hauek, kopa eta afariarekin izan ziren sarituak.
Saritu guztiak Aitonenan elkartu ziren atzo arratsaldez saria jaso eta giro ederrean ospatzeko.