Ziklomotorren IAT egiteko bigarren eguna jarri dute hilaren 14an

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 5a, 13:05

Ilara luzeak ekiditeko aurrez txanda hartzeko aukera jarri dute, 943 760490 telefono zenbakira deituta

"Aurreko deialdian eskari handia izan zen eta orduan batzuk egin gabe gelditu ziren", esan dute Udalekoek

Ziklomotorren IAT (Ibilgailuen Azterketa teknikoa edo ITV, gazteleraz) egiteko hitzordu berri bat jarri du Azpeitiko Udalak maiatzaren 14an. «Ziklomotorren IAT egiteko jarri genuen lehen hitzordura jende piloa azaldu zen, eta batzuek pasatzeko aukerarik ere ez zuten izan. Hori dela eta, beste hitzordu bat jarri beharra zegoela ikusi zuten IAT-ko arduradunek», azaldu du Xanet Esnaola alkateordeak.

Maiatzaren 14an, 09:00etatik 14:00etara egingo dute azterketa. Orduan, aurrekoan azterketa pasatu ezin izan zutenek, edota berriro pasatu beharra daukatenek, egiteko aukera izango dute. "Aurreko deialdian eskari handia izan zen eta orduan batzuk egin gabe gelditu ziren", esan dute Udaleko arduradunek.

Aurrez txanda hartu behar

Hilaren 14an ziklomotorren IAT pasatu nahi dutenek, aurrez hitzordua hartu behar dute. Txanda hartzeko 943 760490 telefono zenbakira deitu beharko da. "Oraingo honetan txanda hartzeko aukera jarri dugu, bestela ilara handiak sortzen dira eta motorzaleek denbora asko zain egon behar izaten dute. Era honetan, pilaketa hori ekidin nahi da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide