Uztarria aldizkariak diseinu berria, kalitatea helburu

Uztarria.eus 2008ko mai. 7a, 11:05

Uztarria aldizkari berrituaren azala eta orrialde batzuk.

Itxura eta edukiak berritu ditu maiatzeko zenbakian; esaterako, dena koloretan izango da hemendik aurrera

Bazkide gehiago lortzeko kanpaina abian du Uztarria Komunikazio Taldeak

Ikusi aldizkari berritua osorik albiste honetara sartuta

Ikusi aldizkari berritua (pdf, 3,32Mb) osorik hemen

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak diseinu berria dauka maiatzetik: koloretan dena eta "modernoagoa", Uztarria Komunikazio Taldeak dioenez. Pauso berri horrekin ere "kalitatea du helburu", eta herritarrei "zerbitzu ona" eman nahi die. Hain zuzen, aldizkaria astelehenetik banatu dute herrian, bazkideei eta harpidedunei.

Aldizkari berrituak hiru sail dauzka:

Iritzia. Uztarriak berriz ere "garrantzia" eman dio, eta "aniztasuna eta parte-hartzea" bilatzen ditu. Lehen baino sail zabalagoa da, eta atal berri batzuk ditu. Iritziegileak edo atalak: Koldo Aldalur, Olatz Prat, Miren Larrea, Higinio Oiartzabal, Aitor Zinkunegi, Mirari Garaia, Kepa Susperregi, Joxin Iturriotz, Kepa Urbieta, Igor Aranbarri, Iñaki Elortza —iritzi atal berria—, Miel A. Elustondo —iritzi atal berria—, Andoni Salegi, Xanti Rodriguez —iritzien irudiak egingo ditu—, Enok Sudupe —elkarrizketatuen karikaturak— inkesta, ikuspuntuak —atal berria—, aurreko hileko argazkien iruzkinak —atal berria—, hizkuntz eskubideak, uztarria.com-eko iritziak, iritzi artikulu luzea tarteka...

Mamia. Elkarrizketak eta erreportajeak —argazki bidezkoa barne—.

Jakiteko. Historia, zerbitzu orrialdea, jende ezagunarekin solasaldia, denbora-pasa, lehiaketa, kanpoan dauden herritarrekin elkarrizketa...

1999ko azaroan sortu zuen Uztarria Kultur Koordinakundea zenak aldizkaria eta, harrezkero, “beti hobetzeko helburuarekin”, lau diseinu eduki ditu aipatutako hedabideak.

Hilabetekaria izaten segitzen du —“kontuan hartu behar da Urola Kostako Hitza egunkariko sortzaile eta bazkideetakoa dela Uztarria”—, eta 40-44 orrialde izango ditu aurrerantzean ere.

Gaur egun 1.077 bazkide ditu Uztarria Komunikazio Taldeak eta, “asko den arren”, bazkidetza handitzeko kanpaina abian du. Bazkide egiteko 943 150358ra deitu besterik ez da egin behar. 28 euro dira urtean eta, aldizkariaz gain, Uztarriaren liburuak ere jasoko ditu bazkideak. Uztarriak 2008rako 125.000 euroko aurrekontua du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide