Cristian Castrok irabazi du Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 5a, 17:05

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek atzo (igandea) korritu zuten 37. Urrakiko Igoera.

.153 txirrindularik parte hartu dute

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek atzo (igandea) korritu zuten XXXVII. Urrakiko Igoera. Azpiru-Ugarte taldeko Cristian Castro izan zen irabazlea (01:59:41); bigarren, Telco-Albaeako Hendri Kneppers-ek egin zuen (02:00:12) eta hirugarren, Lizarteko Andrei Amadorrek (02:00:14). Tarteko helmugan aurrena Belca taldeko Unai Iparragirre izan zen. 79,5 kilometroko lasterketan 153 txirrindularik parte hartu zuten eta 132 heldu ziren helmugara.

Lehen bost sailkatuak:
1- Cristian Castro (Azpiru-Ugarte): 01:59:41.
2- Hendri Kneppers (Telco-Aldabea): 02:00:12.
3- Andrrei Amador (Lizarte): 02:00:14.
4- Fabrizzio Ferrari (Azpiru-Ugarte): 02:00:14.
5- Garikoitz Bravo (Azpiru-Ugarte): 02:00:14.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide