Bagera Jubilatuen Elkarteak Najerara (Errioxa) ibilaldia antolatu du. Maiatzaren 21ean joango dira eta egun osoko egitaraua prestatua dute dagoeneko.
Goizeko zortzietan aterako dira Azpeititik. 10:30ean bisita gidatua egingo dute Navarrete herrian hestebeteak tradizionalki egiten dituen enpresa batera. 12:00etan Najerako Cuna de Reyes upategira egingo dute bisita. 14:15ean Fabian jatetxean Errioxako erara bazkalduko dute: patatak errioxar erara, arkumea txilindron erara eta natillak. Bazkalostean, Wurth museora egingo dute bisita gidatua eta han arte munduko hainbat pieza ikusiko dituzte. Bidaia egiteko ordaindu beharreko prezioa 24 eurokoa dela jakinarazi dute Bagerakoek.
Izen-ematea hilaren 16a arte
Izen-ematea, berriz, hilaren 12an hasi eta 16an bukatuko da. Ohi bezala, izena Bagerako bulegoetan eman behar da 10:30etik 12:30erako ordutegian.