Bi azpeitiarrek Urruzuno Literatur Saria eskuratu dute

Uztarria.eus 2008ko mai. 7a, 19:05

Maite Jauregi eta Izaro Zinkunegi.

Maite Jauregi eta Izaro Zinkunegi dira irabazleak

Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak antolatzen du lehiaketa

Eusko Jaularitzako Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen Urruzuno Literatur lehiaketako irabazle izan dira bi azpeitiar: Maite Jauregi eta Izaro Zinkunegi.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak dira biak. Jauregi Audrey eleberriarekin irabazi du eta Zinkunegi Urrun izan arren poesiarekin.

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean, literatur sorkuntza tresnatzat harturik, euskara sustatzeko asmoarekin antolatzen dute lehiaketa hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide