Gaztetxoen Futbol Txapelketako finalak izango dira larunbatean

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 8a, 11:05

Txapelketa Garmendipeko futbol zelaian jokatuko dute

Lehen partida 15:30ean hasiko da

Urolaldeko Gaztetxoen 30. Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Garmendipe futbol zelaian. Infantil, benjamin eta alebin mailetako neska-mutilak jardungo dira nor baino nor, 15:30etik aurrera.

Eskolarteko txapelketaren antolatzaileak Lagun Onak Futbol Kluba eta Azpeitiko Udala dira; laguntzaileak, berriz, Eskola Udal Kontseilua eta Azpeitiko Futbol Aretoko taldea.

Finalak

  • 15:30. Infantilak, neskak: Ikasberri-Xabier Munibe.
  • 15:30. Benjaminak, neskak: Karmelo Etxegarai C-Karmelo Etxegarai B.
  • 16:30. Benjaminak, mutilak: Ikasberri-Karmelo Etxegarai B.
  • 16:30. Infantilak, mutilak: Floreaga-Urola.
  • 17:30. Alebinak, neskak: Iraurgi A-Ikasberri A.
  • 17:30. Alebinak, mutilak: Karmelo Etxegarai A- Xabier Munibe A.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide