Iraurgi Ikastetxean Euskal Astea

Ainhoa Segurola 2008ko mai. 9a, 19:05

Ikastetxeko soinujoleak.

Datorren astean izango da

Literatura, antzerki, kirol eta bertso saioak egingo dira, besteak beste

Datorren astean, Iraurgi Ikastetxean Euskal Astea ospatuko da. Bertan hainbat ekitaldi izango da: idazleekin solasaldiak (Aitor Arana, Fernanado Morillo, Antton Kazabon), antzerki tailerrak (Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizolarekin), kirolariekin solasaldiak (Josu Bereziartua, Mikel Labaka eta Mikel Aranbururekin), bertso saioa (Amets Artzallus, Sustrai Colina eta Jokin Urangarekin) eta beste hainbat ekitaldiz osaturiko egitaraua burutuko dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide