Azpeitiak 0-3 irabazi dio Amezketari Pilotako Herriarteko Txapelketan

Uztarria.eus 2008ko mai. 12a, 14:05

Kadeteek 22-21 irabazi zuten, jubenilek 22-01 eta nagusiek, berriz, 22-12

Ostiral honetan jokatuko dute itzuliko partida, 22:00etan Frontoi Txikin

Azpeitiak 0-3 irabazi dio Amezketari Pilotako Herriarteko Txapelketako lehen kanporaletam. Joan den ostiralean (maiatzak 9) jokatu zuten bi herriek elkarren kontrako lehia Amezketan.

Kadeteek 22-21 irabazi zuten, jubenilek 22-01, eta nagusiek 22-12.

Jesus Ruiz ArgandoƱa Keuttin Ilunpeko kideak "sasoian" ikusi zituen herriko pilotariak. Gainera, frontoian "giroa" sortu zela eta hemendik ere jendea herriko pilotariak animatzera joan zela esan du.

Itzulikoa ostiralean, 22:00etan

Ostiral honetan jokatuko dute itzuliko partida. 22:00etan hasiko dira partidak Frontoi Txikin, ohi bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide