Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa

Uztarria.eus 2008ko mai. 12a, 17:39

Atzo, maiatzaren 11ean, Izarraitz-ko I. Mendi Lasterketa ospatu zen. Lokatz ugari izan arren inguruetan, 293 partehartzailetatik 255 izan ziren helmugara iritsi zirenak. Gizonezkoetan lehenena, Fernando Etxegarai lasterkaria izan zen (01:54:44) eta emakumeetan Nerea Amilibia (02:26:23). Lehenengo azpetiarra helmugara heltzen, berriz, Enekoitz Aizpuru izan zen (02:01:38).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide