Mikel Labaka eta Mikel Aranburu Iraurgi Ikastetxean izan dira

Joseba Lizarralde 2008ko mai. 12a, 21:05

Mikel Labaka eta Mikel Aranburu ikasleei hitzaldia eskaintzen Iraurgin (Mamen Arizeta).

Mikel Aranburu eta Mikel Labaka Realeko jokalari azpeitiarrak Iraurgi ikastetxean izan dira

Ikastetxe horretan euskal astea ari dira ospatzen eta bi futbolariek DBHko ikasleekin solasaldia egin dute

Mikel Aranburuk eta Mikel Labakak Iraurgi ikastetxera bisita egin dute. Ikastetxe horretan euskal astea ari dira ospatzen eta horren baitan hartu dute parte bi futbolariek ekimenean.

Futbol munduko esperientzia hizpide

DBH 2. mailako ikasleekin, ordu eta erdiko solasaldia egin dute eta beraien futbol munduko esperientziak kontatu dizkiete ikasleei. Aldi berean, ikasleen galderak erantzun dituzte, autografo batzuk sinatu eta ikasleekin argazkiak atera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide