Eskolarteko futbol txapelketako finalak jokatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2008ko mai. 13a, 11:05

Urolaldeko Gaztetxoen Futbol Txapelketako finalak.

Aurten 30 urte bete ditu txapelketak eta jende ugari hurbildu da Garmendipe futbol zelaira partidak ikustera

Hiru kategoriatako ikasleek hartu zuten parte

Larunbatean Urolaldeko Gaztetxoen XXX. Futbol Txapelketako finalak jokatu zituzten Garmendipeko futbol zelaian. Ikusmina itzela izan zen, eta jende ugari hurbildu zen bertara. Sei izan ziren parte hartu zuten ikastetxeak: Karmelo Etxegarai Ikastola, Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Ikastetxea, Urola Ikastola Azpeitia- Azkoitia BHI, Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri Ikastola.

Hiru kategoriatako ikasleek hartu zuten parte bertan. Txapelketa Lagun Onak Kirol Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatu zuten.

Finaleko emaitzak

Benjaminak

Neskak. K.Etxegarai C 1- Karmelo Etxegarai B 4

Mutilak. Ikasberri A 3- Karmelo Etxegarai B 6

Alebinak

Neskak. Iraurgi A 4 - Ikasberri A 5.

Mutilak. Karmelo Etxegarai 1- Xabier Munibe 3.

Infantilak

Neskak. Ikasberri 1- Xabier Munibe 4.

Mutilak. Floreaga 2- Urola 0

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide